Dioenez, abenduaren 24an bere familiagaz elkartzen da gau berezia ospatzeko. Hala ere, txikitan, Ekuadorreko Gabonak apur bat ezberdinak zirela gogoratzen du: "Oilar-mezara joaten ginen eta, gero, etxean denok batera afaltzeko elkartzen ginen, opariak eta guzti. Jakiak oso bestelakok ziren, baina nik ez nuke jakingo horiek prestatzen". Aitortu du faltan dituela hango ospakizunak, "azken finean, beste ohitura bat zen eta hainbat elkartzen ginen, hemen ez gara horrenbeste batzen, pisu batean bizi baikara". Urtezahar-gauari dagokionez, jaia ezberdina dela dio, lagunakaz eta beste era batera ospatzen baitituzte, "ez hain familian".