Askotarikoez jantzita, Algortako 36 taldek parte hartu zuten barikuan San Inazio jaietako kuadrillen jaitsieran. Ohi legez, aurreko edizioko txapelketaren kuadrilla irabazleak irakurri zuen pregoia eta, txupina jaurti ostean, kalejirari ekin zioten talde guztiek, bertaratutako auzokide guztien gozamenerako.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!