Pasa den barikuan, abuztuaren 11n, hasi ziren Portu Zaharreko jai handiak, eta goiz-goizetik herritarrek gogotsu eman zioten ongi etorria festari: 12:00etan txupinak ofizialki jaia estreinatu zuen, eta, ondoren, umeen kuadrillen jaitsierak Algortako kaleak musikaz bete zituen. Hala, arratsaldean gazte eta helduen kuadrillen txanda heldu zen eta haiek ere guztia eman zuten lehenengo froga irabazteko helburuagaz. Arratsaldean ateratako argazkiek ederki islatzen dute bertan bizitako giro ezin hobea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!