Portu Zaharreko hasierako asteburu intentsoa eta gero, marmitakoak prestatzeko txanda heldu zaie Algortako kuadrillei: astelehen honetan, abuztuaren 14an, Portu Zaharreko Marmitako Txapelketa handia ospatu dute, eta bertan lehiatu dira platerrik dastagarriena prestatzeko asmoz. Gu ere bertan egon gara marmitako batzuk frogatzeko helburuagaz, eta argazkietan antzeman daitekeen bezala, giro aparta arnastu genuen kuadrillen artean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!