EH Bilduk zabaldu duenez, Jabekuntza Eskolaren ikastaro bietan 67 pertsona gelditu dira itxaron-zerrendan, zehazki, 13 twerk (booty dance) tailerrean eta beste 54 chi kung tailerrean. Kultur Etxeko tailerrei dagokienez, tokiko arduradunei galdetuta, HIRUKAk jakinarazi du dantza garaikideko arrastiko tailerrean bost pertsona gelditu direla zain plaza hartzeko, eta beste 10 bitxigintzako tailerrean. Hala ere, nabarmendu dute Deustobide euskarazko ikastaroan ez dagoela itxaron-zerrendarik.