Azken irizpen hori batzordean eta uztailean deitutako ezohiko osoko bilkuran bozkatuko dute. "Fase berri honek kanpoan uzten ditu getxoztarrak prozesu honetatik. Horietako askok beren etxebizitzen etorkizuna jokoan dute. Gainera, udalerriko ikastetxeak eta eremu naturalak ere ukitzen dituen plana da", azpimarratu du Xabier Benito Ziluagak, Getxoko Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak. Halaber, taldeak salatu du HAPOa herritarrei eta talde politikoei "bizkarra emanda" idatzi dela.
2022ko irailean onartu zen Getxorako Hirigintza Planak, beste bi fase izan behar ditu oraindino ere: behin-behineko onarpena 2024ko uztailean eta behin betikoa.