Apirilaren 2tik greban egon diren 40 lorezainek hainbeste borrokatu duten akordioa lortu dute, eta, modu horretan, erosahalmena bermatuko diete. ELAk jakinarazi duenez, hitzarmeneko edukiei eutsi zaie ere, enpresak lanaldiaren kontaketa edo atsedenaldien inguruko baldintzak okertu nahi zituelako. Beraz, hori ere grebari esker lortutako garaipen bat izan da.