Eusko Jaurlaritza lan-gatazkako alde guztiakaz batu den arren, Getxoko lorezaintza-lanak egiten dituzten langileek greba mugagabean jarraitzen dute, hitzarmen duin baten alde. Beharginek deitoratu dutenez, apirilaren 2an borroka abiatu zutenetik, zerbitzuaren esleipenduna den enpresak ez du proposamenik egin gatazka konpontzen saiatzeko, eta salatu dute Getxoko Udalak "entzungor" jarraitzen duela arazoari irtenbide bat emateko egindako eskaerei. Horren guztiaren aurrean, manifestazioa egin dute gaur.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!