Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 19. edizioa, eguen honetan, maiatzaren 29an, abiatuko da herriko kale, hondartza eta eraikin enblematikoetan banatutako 23 erakusketagaz eta hainbat hitzaldi tailer eta jardueragaz. REC izango da aurtengo gaia, Pausegaz hasi eta Playgaz jarraitu zuen trilogia itxiko duena duena. "Ez zen hasieratik nahita egindako zerbait izan, hariari tiraka joan gara", onartu du azkenekoz Getxophotoko komisario-lanak egingo dituen Maria Ptqk.
Opening ofizala barikuan, hilak 30, egingo dute, arratsaldeko 19:30etan, Andres Isasi musika eskolako antzokian. Maiatzaren 31n, Encerrona Vol.12 egingo dute Begoñako Galerietan, Nathalie Herschdorfer edo Clothilde Morette bezalako arte bisualaren europako erreferenteakaz. Egun horretan bertan, 18:00etan, Tellagorri plazan, Dibujatolrato sinparar kolektiboak bere Dibujamatón instalatuko du, ondoren 20:00etan Algortako kasinoan, selfie fenomenoa ikuspegi ludiko eta kritiko batetik aztertzen duen instalazio parte-hartzailea egingo dute.
Aurtengo erakusketa aipagarrienen artean egongo dira Annie Hsiao-Ching Wang-en The Mother as a Creator serie autobiografikoa; Natacha de Mahieuren Theatre of Authenticity Ereagako hondartzan, masa-turismoari buruz hausnartzen duena; eta Satoshi Fujiwara japoniarraren Friday Reports, gertakari traumatikoen inguruko ekosistema mediatikoa aztertzen duena. Federico Vespignani, RYBN.ORG kolektiboa, Carlos Idun-Tawiah, Rosa Lacavalla, Estampa eta John Divola artisten lanak ere nabarmendu dituzten jaialdiaren antolatzaileek, AAtik eta irudien metaketatik hasi eta gerra-artxibora, zerga-ihesera edo familiaren erretratura arteko proposamenakaz.
Aipatutakoez gain, besteak beste, Filmin-egaz lankidetza, Raül Refree-ren playlista, app interaktiboak eta parte hartzeko funtzioa duen itsaspeko webcam bat dituen jarduerak ere izango du jaialdiak. Bisita gidatuak, familia-jarduerak, goizeko hitzaldiak eta Helado REC bat ere izango dira.
Egitarau osoa www.getxophoto.com webgunean kontsulta daiteke.