2025eko martxoan, EAJren eta PSEren Gobernu Taldeak enpresari 50.000 euroko isuna jartzea erabaki zuen. Hala ere, Udalaren txosten tekniko baten arabera, enpresak 730.000 euro baino gehiago aurreztuko lituzke luxuzko 12 etxebizitza eraikitzean, “Irurak Bat” eraikin historikoa modu irregularrean eraitsita.
Udal-teknikari batek egindako kalkuluen arabera, eraikina birgaitzeak 3,2 milioi euro inguruko kostua izango luke; aldiz, azpiegitura osoa berriz eraikitzeak 2,5 milioi eurokoa, hau da, 730.000 euroko aldea lortuko luke enpresa sustatzaileak.Txosten hori erreferentzia gisa hartuta, EH Bilduk gutxienez kopuru horretara iristea eskatuko duela adierazi du.
EH Bilduk salatu duenez, Gobernu Taldearen asmoa "gaia bide azkarretik konpontzea izan da, txantxa diren zigorrekin eta gardentasun ezarekin. Prozedura erabat akastuna da ". Hori dela eta, koalizio soberanistak Gobernu Taldeari eskatu dio berriz hausnartzeko, gardentasunez jokatzeko eta enpresa behar bezala zigortzeko.