Hasi dira Algortako San Inazio jaiak!

Estibaliz Maguregi · Ander Zarraga 2025ko uzt. 30a, 16:08

Festak eztanda egin zuen atzo Algortako kaleetan. Jai-batzordearen mezuaren eta Kukotz kuadrillak irakurri zuen pregoiaren ostean, Bizarra Lepoan, Punta Galea Txirrindularitza Taldea, Getxo Rugby eta Etorkizuna Mendi Taldeko kideek txupin bana bota zuten, aurten, talde horiek urteurren bereziak ospatzen ari baitira. Horren ostean, kaleak kolorez eta musikaz bete zituzten kuadrillen jaitsiera ikusgarrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun