Udal-hauteskundeak 2019

Gobernu partekatua errepika dezakete Gorlizen

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 10:25

CC-BY ZARATEMAN

2015ean bezala, gehiengo absolutua lortzeko zinegotzi bat falta izan zaio EAJri. Sei lortu dituzte jeltzaleek. EH Bilduk eta GIGeko independenteek, berriz, trukatu egin dituzte orain dela lau urteko emaitzak. GIGek bat galdu, EH Bilduk bat irabazi. Hauteskundeen aurretik hiru indarrak agertu dira azken legealdiko gobernu partekatuaren formula errepikatzearen alde, eta oraingo panoramak iradokitzen du horixe izan daitekeela bidea.

Gainerako indarrek ez dute ordezkaritzarik lortu, baina PSE-EE hurbil ibili da: EH Bilduri zinegotzi bat kentzeko hamazazpi boto falta izan zaizkie. Parte-hartzea, bide batez esateko, ia bost puntu handitu da, eta %70era ailegatu da.

  • BOTO-KOPURUA: 3.200
  • ABSTENTZIOA: %29,89

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun