Gorlizko ikastetxeko zikinkeria "jasanezina" dela salatu zuten joan den barikuan, hilaren 19an, bertako ikasleen gurasoek eta irakasleek. Gorlizko Udalak azpikontratatuta duen garbiketa-zerbitzuko langileak grebara joan zirenetik, 2020ko martxoaren hasieratik, eskolako ikasleen gurasoen kexak ugaritzen joan dira, eta egoera konpon dadila eskatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte egunotan; azkena, joan den barikuan: manifestazioa egin zuten ikastetxetik abiatuta, udaletxeraino.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!