Atzo, apirilaren 7an, 22. Korrika udalerritik igaro zela aprobetxatuta, Gorlizko ospitalean ingresatuta dauden hainbat lagunek euskararen aldeko ekimen xumea egin zuten erietxearen lorategian. Argazkiok bidali digunak azaldu duenez, "ilusioz, maitasunez eta indarrez betetako ekimena izan da".
api 08 Uribe Kosta
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.