Luz Ardidenera bidaia Plentziatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 15a, 20:31
Luz Ardiden eski-estaziora irteera antolatu du Plentziako Goñi Portal kultur zentroak, urtarrilaren 30 eta 31, eta otsailaren 1ean. Izena eman nahi duten guztiek hilaren 19ra arte edukiko dute aukera eta 118 eurokoa izango da kostua. Informazio gehiagorako:
Telefono zenbakia: 946 775 541
e-posta: kultura.plentzia@bizkaia.org
Beste alde batetik, Plentziako Udalak antolatutako arte tailerrean izena eman ahalizango dute, urtarrilaren 26ra arte, nahi duten guztiek. Besteak beste, Bilboko Guggenheim museoaren arkitektura eta artelanak edota Kandinskyren margolanak jorratuko dira bost sesiotan Goñi Portalen, hilaren 29tik aurrera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun