Karrika konpartsa sortzera goaz. Animatu eta parte hartu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 26a, 22:32
Aupa lagunok, berri pozgarri bat emateko momentuan gaude, Karrika Gazte Konpartsaren sorrera alegia. Karrika Konpartsa Algortako gazteen kultur eta aisialdia jorratzeko asmoz jaiotzera doa.

Algortako gazteek antolatzeko modu asko izan dituzte urteetan zehar: kuadrilla, talde, txoko, skout, lonja, kolektibo... Hauek guztiak aintzat hartuta, eta hauekin elkarbiziz aldi berean, Karrikak guzti hauen elkargune izan nahi du, honela Algortako gazteok bere kultur eta aisialdia antolatzeko kapasak izanik. Eta gazteon artean sortutako inkomunikazio ekiditu, eta gure herrian galdu ditugun eskubideengatik borrokatu.

Horregatik otsailaren 27an, 19:00etan, Txiki Otaegin egingo den asanblada eratzailera Algortako gazteak, taldeak, kuadrilak... gonbidatzen ditugu.

Han espero zaituztegu guztion artean gura duguna eratzeko.

Karrika konpartsa sortzera goaz. Animatu eta parte hartu!

email: karrikakonpartsa@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun