Algortan 150 gazte bildu dira Espainari EZ esateko!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 5a, 17:21
Guardia Zibilak gazteak identifikatu ditu

Algortan 150 gazte bildu dira, Getxo III, Getxo IV eta Sopelako Ander Deuna ikastolan egun osoko greba egin ostean. Guardia Zibilak identifikazioak burutu ditu, honela argi utziz zein den Josu Jon Imazen eta Mariano Rajoyren ezberdintasuna: batzuk beltzak eta besteak berdeak.
Algortako kaleak gaztez bete dira gaurko deialdia aurrera eramanez eta, argi utziz, Euskal Herriko gazteriak borrokan jarraituko duela oztopoak oztopo.

Getxo III eta Getxo IV institutoetan eta Ander Deuna ikastolan greba egin da ikasleen gehiengoaren babesarekin. 12:30erako deitutako manifestaldia, berriz, normal joan da nahiz eta, beti bezala, paisanoz jantzitako poliziaren begiradapean (Josu Jonen polizia). Baina aipamen garrantzitsu bat egin behar da: mania eta gero Algorta eta Bidezabaleko metro geltokietan Guardia Zibilak jende gaztea identifikatzen egon da "a punta de pistola".

Guda egitera etorri zirenak gure herritik botako ditugu. Euskal Gazteria aurrera!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun