Interneteko Publizitatearen IV. Jardunaldia antolatu du ostiral honetan EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 29a, 22:53
Interneteko Publizitatearen IV. Jardunaldia egingo da bihar, "Sormen interaktiboa" goiburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Sailak antolatua. Ekimena EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan izango da.
Jardunaldian izango diren gonbidatuen artean daude Amaia Arozena elcorreodigital.comeko zuzendari teknikoa, "Euskarri publizitarioa eta sormena" gaiaz hitz egingo duena; Daniel Solana Bartzelonako Doubleyou enpresako sormen-zuzendaria; eta Ana Caralt Madrilgo Zentropy konpainiako zuzendari nagusia.

Interneteko Publizitatearen Jardunaldien laugarren edizioaren kolaboratzailea elcorreodigital.com da, eta EHUko Bizkaiko campuseko Errektoreordetzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun