Tokiko Agenda 21 egitasmoaren aurkezpena Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 13a, 00:20
Tokiko Agenda 21 izeneko ingurumenerako ekintza planaren aurkezpena hartuko du ostegun honetan (maiatzak 13) Sopelako udaletxeak. Egitasmoa abian jartzen eta garatzen lagunduko duten ideiak eta iritziak jasotzeko asmoz, parte hartu nahi duten udalerriko sektore guztiak gonbidatu dituzte batzarrera. Izan ere, Sopelan garapen jasangarria lortzeko bideak sustatzen lagunduko du Agenda 21-ek, Ricardo Ibarra alkateordeak adierazi duenez. "Ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, garapen jasangarriaren bidez, bizitzeko ingurune atsegina eskaini nahi diegulako etorkizuneko belaunaldiei".
19:00etan emango zaio hasiera bilerari, udaletxeko bigarren solairuan, Uribe Kostako Mankomunitatearen ekimenez. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira:

- Agenda 21 egitasmoaren historia eta helburuak.
- Sopelako Agenda 21 batzordeko kideak.
- Jasangarritasun politikak.
- Tokiko Agenda 21 garatzeko prozedura.
- Baliabideak: Tokiko Agenda 21 egitasmoari buruzko informazio gehiago.
- Lehenengo pausuak: Ideia berriak nola jaso eta hurrengo batzarren egutegia.
- Laburpena, itaunak.


Ikusi:

Zer da Tokiko Agenda 21
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun