EHUk doktore berriei esker ona adierazteko ekitaldia antolatu du lehen aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 26a, 21:51
Euskal Herriko Unibertsitateakk doktore berriak izendatzeko eta Ikasketa Aurreratuen diploma banatzeko ekitaldia ospatuko da ostiral honetan (urtarrilak 28), 19:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Horretan 70 doktorek eta aipatu diploma lortu duten ehun bat titulatuk parte hartuko dute (diploma hau lortzeko hirugarren zikloaren lehenengo fasea bukatu eta ikerkuntza gaitasun proba gainditua izan behar dute).
Hauxe da EHUk doktore berrien ohorez ekitaldi bat antolatzen duen lehenengo aldia. Hemendik aurrera ospakizuna urtero egingo da, unibertsitateko ohitura bihurtzeko asmoz. Ekitaldi honen bidez, EHUk gizarteari jakinarazi nahi dio doktoregoak duen garrantzia eta doktore titulua lortzeko behar den goi mailako prestakuntza. Gure gizarte testuinguruan gertatzen denaren aldean, herrialderik aurreratuenetan doktore izateak duen aitorpen akademikoaz gain, lanbide eta lan arloan ere eragina du.

Hortaz, ekitaldian Kalitatea Ebaluatzeko eta Akreditatzeko Agentziaren ebaluaketa gaindituta, kalitatezko aipamena lortu duten hamaika doktorego programak goraipatuko dira, eta Doktoregoko Sari Bereziak banatuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun