Ezustean Arkote Kontxako ohorezko txandan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 4a, 17:15
"Plentziatarra" traineruak marka guztiak gainditzen ari da aurten. Kontxarako lehenengo aldiz sailkatzeaz gain, estropada galanta egin du gaur bere txandan bigarren postua eskuratzen eta eguneko laugarren trainerua izanez. Hortaz, ohorezko txandan sartu da lehia handiko Kontxako Banderan. Denbora aldeak txikiak direnez, bihar erabakiko da Bandera norantza egingo duen, nahiz eta Arkotek oso zaila izango duen 21 segundutara. Bestalde, Astillerok Kontxako errekorra egin du bigarren txandan: 19 minutu eta 9 segundu. Berarekin sailkatu dira Castro, lehenengo txandaren onena, Hondarribia eta Arkote. Aldiz, Orio bezalako faborito bat ohorezko txandatik kanpo gelditu da. (Argazkian, 2002ko Kontxako Bandera / www.hijosmios.com).
Lehen txandan Castrok lasterketa bizia egin du, izan ere Kontxako marka berria egin du 19:11 denborarekin, geroago Astillerok gainditu duena. Bigarren Pedreña izan da, hirugarren Pasai Donibane eta laugarren Cabo da Cruz.

Bigarren txandan Astillero ziztu bizian aritu bada ere, beste taldeak atzetik joan zaizkie amorruz. Kantabriako traineruak Castroren denbora hobetu du, bi segundutan. Bigarren Hondarribia izan da, hirugarren bikain ibili den Arkote eta laugarren Orio.

Bilbao: "oso ondo egiten ari gara lan"

Aurreko egunotan egindako deklarazioetan Patxi Bilbao Arkoteren prestatzaile teknikoak argi uzten zuen: "unea gozatu eta ondo egiten saiatu behar gara ohorezko txandan sartzeko asmoa izateko", baina ardura kentzen zien arraunlariei: "oso ondo egiten ari gara lan eta, gainera, helburu guztiak betetzen ari gara. Badaude Castro, Astillero, Hondarribia edo Orio bezalako taldeek traineruan kalitate izugarria daukatenak, eta haiei ez zaie balio hirugarren edo laugarren izatea. Ez da gure kasua, guk talde amateurragoa eta etxeko arraunlariak ditugulako. Kontxan egotearekin kontu nahikotxu bete ditugu".

Lehen estropadako denborak

1. Astillero: 19:09
2. Castro: 2"-ra
3. Hondarribia: 14"-ra
4. Arkote: 21"-ra
5. Pedreña: 26"-ra
6. Orio: 39"-ra
7. Pasai Donibane: 41"-ra
8. Cabo da Cruz: 50"-ra
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun