Krisi ekonomikoa eta langileriari buruz arituko dira ostiralean Ermitatze gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko urt. 18a, 20:16
Ostiral honetan, urtarrilak 21, hitzaldia eskainiko du Plentziako Ermitatze gaztetxean (Andra Mari kalea, 1) Endika Alabort Amundarainek, Ekonomia Zientzia eta Autogestioaren Institutuaren (ICEA) eskutik. Iluntzeko zazpietatik aurrera, krisi ekonomikoari eta langileriaren egoerari buruz arituko dira. "Hitzaldian gaur egun pairatzen ari garen krisia aztertuko dugu, planteatzen diren erronka berriak aztertuz. Pentsioen erreformaren atzean dauden interesak argituko dira, kapital handiak exijitzen dituen neurri neoliberalen artean aurkitzen baita", azaldu dute ICEAko kideek. Gogoratu Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideek hilaren 3an sartu zirela Antolin Deuna plazatxoan dagoen Uriartenatxikia etxean, bertan gune autogestionatua zabaltzeko asmoz. Joan den igandean hasi ziren Ermitatze gaztetxean ekitaldiak egiten. "Los edukadores" filma egon zen ikusgai aipatu egunean. Argazkian, Ermitatze gaztetxea / © Plentzia eta Gorlizko ezker abertzalea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun