Aixerrotako ikasleek Nekazaritza diputatua elkarrizketatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko aza. 20a, 15:32
Getxoko Aixerrota institutuko bigarren mailako bost ikaslek Irene Pardo Nekazaritzako foru diputatuarekin izan dira gaur goizean, prestatzen diharduten landa-eremuko emakumeei buruzko dokumental baterako lekukotasunak biltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Pardo hurbildu da Aixerrotara eta bertan eman die testigantza neska-mutilei. Film dokumentalak "El reparto de las labores entre mujeres y hombres en el sector agrícola y soluciones que permiten reducir las desigualdades en el ámbito de la CAV" izango du izena eta berau osatzeko beste eremu batzuetako pertsona zein ordezkariei ere elkarrizketak egingo dizkiete. Lana amaituta, Bizkaiko Emakume Unibertsitarioen Elkarteak antolatutako "Las Olimpias de la palabra" lehiaketara aurkeztuko dute, bai eta sare sozialetan mugitu ere. Lehiaketaren helburua bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleen artean parekidetasuna sustatzea da. Aurreko ikasturtean, Aixerrotako zazpi taldek parte hartu zuten. Argazkian, Irene Pardo ikasleekin Aixerrtotan / © Bizkaiko Foru Aldundia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun