Dozenaka lagunek salatu dute tortura Leioako kaleetan

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 15a, 17:14

Joan den barikuan, otsailak 12, dozenaka herritarrek parte hartu zuten Leioan egindako eskualde mailako manifestazioan; Boulevardetik abiatu eta toki berean amaitu zuten, ekitaldia eginez. "Torturarik ez! Erika libre!" goiburupean, leioaztarrak maiatzean izango duen epaiketa salatu zuten mobilizazioan zehar; "torturen bitartez, euren buruen kontra egindako zein gainontzeko atxilotuek kontrako erruztapenetan oinarrituta daude akusazioak", adierazi zutenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun