"Kontrol sozialarekin amaitzeko ekimen baten ondotik ikasle kontseilua hustu dute erabat, aste hauetan burutzen ari diren jardun errepresiboan urrats bat haratago emanEz. Bestetik, ikasle mugimenduko kide bat ere identifikatua izan da letren fakultate inguruan, presentzia polizial basatiaren beste adibide garbi bat erakusten digularik honek.", salatu du IAk.
Ikasle mugimenduaren ustez, "arazoaren iturburura joan beharra dugu gaurko gertakariak ulertzeko"; izan ere, Letretako ikasle gela Gasteizko Ikasle Mugimenduaren bilgune nagusia ei da gaur egun. "Militantzia aktiboaren elkargunea" da. "Sistema kapitalistari aurre egitea helburu duten hamaika eragile biltzen gara bertan, izan presoen aldeko mugimendua, Ikasle Abertzaleak, talde ekologistak, mugimendu feminista, euskararen aldeko mugimendua, mugimendu internazionalista, ikasle asanbladak…", azaldu dutenez.
Ikasle mugimenduaren aurkako "kriminalizazioak aurrera darrai", IAren ustez; ikesleen antolakundeak dioenez, "intoxikazio medi-tikoa zein instituzionalaren aurrean herri zein langile-mugimenduaren elkartasuna ezinbestekoa zaigu". Hala, Euskal Herrian eraldaketa integralaren bidean lanean dirauen eragile orori idei egin diete, kasle mugimenduari babesa adieraztera, "errepresio indarrek ezartzen dizkiguten trabak gaindituz".
Bitartean, EHU-ri euren "mespretxu gogorrena" adierazi diote; "inbestigazio polizialak babestu eta kriminalizazio mediatiko zein insituzionalean izaten ari den paper aktiboa" salatu dute.