Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak bere Twitter kontuan sei inputatuen idatzia zabaldu du: hauen esanetan manifestazio hark izaera politikoa zuen eta horregatik "erreprimitu, atxilotu eta epaituko gaituzte". Ikasleek ez dituzte inputatzen dizkieten karguak "onartzen" eta "autodefentsa mekanismoak" sortzen jarraitzeko deia egin dute.