Udal-hauteskundeak 2019

Juan Carlos Martínez izango da Leioako PSE-EEren alkategaia

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 14a, 16:56

© BIZKAIKO PSE-EE

Ogibidez abokatua den 48 urteko leioaztarrak udalerri moderno, atsegin, irisgarri, solidario eta berdinzale baten alde lan egiteko konpromisoa hartu du; "arreta pertsonengan ipintzea" proposatu du Juan Carlos Martínezek.

Gaur egun Udaleko bigarren alkateordea eta Gizarte Ekintzako, Osasuneko, Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotzia da Leioako PSE-EEko idazkari nagusia, agintaldiaren hasieran EAJgaz lortutako hitzarmenari esker.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun