Egitaraua

Txorierri auzoko jaien txanda izango da aste-akabu honetan

Ander Zarraga 2024ko eka. 6a, 12:21

Beste hainbat ekintzen artean, zapatuan, tortilla-lehiaketaren txanda izango da.

Leioako Txorierri auzoan festak ospatuko dituzte ekainaren 7tik 9ra. Aurreko astean, Lamiakoen txanda izan bazen, oraingoan, Txorierrikoei tokatzen zaie, hurrengo astean ospatuko dituzte sanjoanen aurretik. Hala, Bifor Jai Batzordeak eta Leioako Udalak hainbat ekintza prestatu dituzte auzotar guztiek ederto pasatzeko aukera izan dezaten; hemen egitaratua.

Programa:

Ekainak 7, barikua

  • 18:30 Jon pregoilariak eta Ekiñek eta Eider Txupinerak jaiei hasiera emango diete auzoko plazan.
  • 18:30 Txosnaren irekitzea.
  • 18:45 Kuadrillen jaitsiera Primo Bayok alaituta.
  • 19:15 Buruhandiak askatuko dituzte.
  • 19:30 Txikitxoriak kuadrillak Txiki Moto lasterketa antolatuko du aparkalekuan.
  • 19:30 Chavin Magic magoaren emanaldia, trikimailuekin aparkalekuan.
  • 20:00 Pintxo sorpresa, txosnan erositako edari bakoitzarekin.
  • 21:00 Norte x Rumbas taldearen musika, plazako agerlekuan eta auzotik.
  • 21:30 Sukaldea irekiko dute auzoko ogitarteko ospetsuentzat. Gainera, Martinen hanburgesak, Martin eta Mar dauden lekuan bakarrik.
  • 22:15 Bingoa.
  • 22:30 Musika estiloa aldatu eta Punk rock estiloa ekarriko du Diskonformes, talde gazteagaz.
  • 00:00 Primo Bayo nekaezinak gauera arte lagunduko die bertaratutakoei bere musikoi eta alaitasunagaz.

Ekainak 8, zapatua

  • 10:00 Ekiñek eta Eiderrek gaueko festatik esnatuko gaituzte.
  • 10:45 Txorierriko 4. Millan izen-ematea.
  • 11:00 Lasterketaren hastea eta Tortilla Lehiaketan izen-ematea txosnan.
  • 12:00 Ping-pong txapelketa German eta bere txapel ospetsuagaz.
  • 12:00 Puzgarriak txikientzat aparkalekuan eta ur txirrista guztientzat aldapan.
  • 12:30 Bachata erritmoan dantzan jarriko du auzoa Alexek.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa Albertinigaz.
  • 13:30 Tortillen aurkezpena txosnan.
  • 14:00 Tortillak bueltatu eta jateko ordua.
  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 16:00 Puzgarrien eta Ur txirrista erraldoiaren bigarren txanda.
  • 16:30 Ur globoen guda zelaian.
  • 18:00 Apar festa, zelaian.
  • 19:00 Txorizoa sagardotan denentzako, txosnan.
  • 19:30 Musika festa, aparkalekuan.
  • 20:00 Musika txosnan.
  • 21:30 Sukaldearen irekiera "super bokatentzat".
  • 22:30 Urrats erromeriaren kontzertua.
  • 01:30 Musika txosnan
  • 02:00 Superbingo berezia eta musika Txosnan, gaua amaitu arte.

Ekainak 9, domeka

  • 10:00 Txupinaren jaurtitzeak jaietako azken egunari hasiera emango dio.
  • 11:00 Claudiak txikientzako taloagaz lagunduko du.
  • 12:00 Txikientzako Herri Kirolak Urpegaz, aparkalekuan.
  • 12:00 Txikientzako txapela jaurtiketa, txosnan.
  • 12:00 Gozogintza lehiaketaren izen-ematea txosnan.
  • 12:30 Dantzak eta alardea.
  • 14:00 Gozogintza lanen aurkezpena Txosnan.
  • 14:00 Herri-bazkari alternatiboa, bakoitzak gura duena eramango du eta denek batera jango dute.
  • 16:00 Nagusientzako txapel jaurtiketa, plazan.
  • 16:00 Adin guztientzako jolasak Plazan.
  • 17:00 Dantza plaza.
  • 18:30 Sari-banaketa eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun