Udal-hauteskundeak 2019

Gehiengo absolutua berretsi du EAJk Lemoizen

Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 10:26

Erraz azaltzen dira eskualdeko udalerri txikieneko emaitzak: EAJk bost, EH Bilduk lau. Gehiengo absolutua berretsi dute jeltzaleek, baina tartea murriztu da, 2015ean 6-3 geratu baitzen partidua. Boto-kopuruan ere mokadu handia kendu dio bigarren indarrak lehenengoari, orain dela lau urteko hauteskundeakaz konparatuta. Eta PSE-EE eta PP? Hutsaren hurrengoa. Uribe Kostako parte-hartzerik handiena izan du Lemoizek: %73,58.

  • BOTO-KOPURUA: 727
  • ABSTENTZIOA: %26,42

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun