Bost urtez Euskal Herriko gailurrak euskaraz igotzen

Erredakzioa 2020ko aza. 23a, 10:51

Lemoizko Etzandarri Euskal Mendi Taldeak bost urte beteko ditu abenduan eta, ospatzeko, urteotan igotako gailur denak gogorarazteko bideoa argitaratu dute, Euskaraldia egitasmoagaz bat eginez. Euskararen aldeko ekintza soziala irauten duen bitartean Armintzako bus geltokiko pantailan ikusgai egongo da; abenduaren 4ra arte, hain zuzen ere.

Bost urteotan, Etzandarri taldeak hilabetero egiten du mendira irteera. 2015ean sortu zuten Lemoizko guraso batzuek, euskararen erabilera eta mendizaletasuna bultzatzeko helburuagaz. 2019an, gainera, irteera horietan berrikuntza bat gehitu zuten: argazki-lehiaketa. Edonork parte har dezake taldean, beti ere euskaraz badihardu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun