Armintza dantzan jarri du Txapel Reggae jaialdiak

Hodei Torres · Nahia Martinez Gondra 2023ko uzt. 17a, 09:45

Euskal reggae jaialdirik ospetsuenaz disfrutatu zuten Armintzara hurbildu ziren lagun guztiek pasa den zapatuan, uztailaren 15ean: Txapel Reggaea. Goizetik, Batukale Samba batukadak ongi etorria eman zion egunari, udalerriko kaleak musikaz betez. Horrez gain, Amaia Sinobasen eskutik dancehall ikastaroaz disfrutatu ahal izan zuten herritarrek; hala, gorputzak berotu zituzten egun osoan zehar gozatuko zuten musika dantzagarrienerako. Hona hemen goizeko ekintzek utzitako bideoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun