Armintzako BiMEPek ate irekien jardunaldia egingo du irailaren 23an

Nahia Martinez Gondra 2023ko ira. 13a, 13:29
BiMEP-eko Oceanor itsas-energia. © ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA

Armintzako Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) azpiegitura bat da itsaso zabalean itsas energien kaptadoreen prototipoak eta ekipamendu osagarria probatzeko. Hala, ate irekien jardunaldia egingo du irailaren 23an, datorren asteko zapatuan, interesa duten lagunek BiMEPeko itsas-instalazioak bisitatzeko aukera izan ditzaten. Itsasontziz egindako irteerak 09:30etik 14:30era izango dira, orduro. Izen-ematea irailaren 23an izango da, Armintzako portuan jarriko duten karpan.

BiMEPen entsegu zentroaren lanari buruzko sarrera laburra azaltzeko informazio-hitzaldiak ere egingo dituzte irailaren 23an bertan, 11:30ean gaztelaniaz, eta 12:30ean euskaraz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun