Lemoizko Udalak adierazi duenez, Azaroaren 25a genero-indarkeriaren aurkako borrokaren sinbolo eta zapalkuntzari aurre egin dioten emakumeen ausardiaren oroigarri bihurtu da. Hala, Udalak adierazi du bat egiten duela Uribe Kostako Mankomunitateak abian jarritako kanpainagaz, "aurrekari bat ezarri nahi duena EAEn indarkeria matxistaren aurka politika publikoak sentsibilizatzeko egin diren kanpainenekin alboratuta".
Euren esanetan, eduki aldaketa positiboa izan da: "Hamarkadak daramatzagu batez ere emakumeei mezu bat helarazten, zalantzarik gabe beharrezkoak direnak, baina oraingoan buelta bat eman nahi izan da eta matxismoaren aurkako borrokan gizonek duten papera zuzenean aipatzen da".