Irailaren 8an egiten zen Lemoizko Sarakoetxe auzoko Andra Mari erromeria. Urtez urte, Jatabeko, Bakioko eta Mungiako herritarrak hurbiltzen ziren egun berezia ospatzera, baina Lemoizko zentral nuklearra eraikitzeko lanak hastean, bertan behera gelditu zen tradizio berezia. Alabaina, 50 urteren ostean, lemoiztar batzuek erromeria berreskuratu zuten 2022an eta orain urtero egiten jarraitzen dute.
