Koronabirusa Uribe Kostan

Prebentzio-neurriak hartu dituzte Plentzian koronabirusari aurre egiteko

Iker Rincon Moreno 2020ko mar. 12a, 17:47

Prebentzio-neurri gisa, Plentziako Udalak hainbat neurri hartzea erabaki du koronabirusari aurre egiteko. Besteak beste, Goñi Portal kultur etxean programatutako ekitaldi denak bertan behera utziko dituzte, aste-akabu honetakoak barne, baita tailerrak ere.

Plentziako Udalak hurrengo neurriak hartu ditu:

  1. Goñi Portal kultur etxeak antolatutako ekitaldi denak bertan behera.
  2. Goñi Portalek eskaintzen dituen ludoteka eta family txoko zerbitzuak eten.
  3. Zapaturako antolatuta zegoen Putxera Lehiaketa bertan behera.
  4. Jostailuen prestaketa-zerbitzua eta hozkailu solidarioa, bertan behera.
  5. Goñi Portaleko tailerrak, bertan behera.
  6. Liburutegia itxita.
  7. Topalekuko eta infopuntuko aktibitatea, bertan behera.
  8. Jai Alai frontoiko ekitaldiak, bertan behera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun