Ontziola plazan ezarriko dute sanantolinetako puntu morea

Ander Zarraga 2023ko abu. 28a, 16:00
Jaietako puntu morea Ontziola plazan egongo da gauez.

Bihar hasiko diren San Antolin jaietan puntu morea jarriko dutela iragarri du Plentziako Udalak. Ontziola plazan egongo da eta etxeratze zerbitzua ere kudeatuko dute bertatik. Ordutegia 01:00etatik 04:00etara izango da astean zehar, eta, aste-akabuan 01:00etatik 06:00etara egongo dira. Halaber, eraso bat salatzeko 623 491 127 telefono-zenbakia ere ahalbide dute.

Era berean, jaien aurretik Udalak egindako iragarpenean adierazi du komun publiko gehiago jarriko dituztela udalerrian, eta mugikortasun urria duten pertsonek ere jaiez gozatzeko aukera izan dezaten eremu bereziak ezarriko dituztela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun