San Antolin jaietako madalentxuak eta antolintxuak itsasadarretik ekarri eta eraman dituen itsasontzia ez da nolanahikoa izan: antzina merkantziak garraiatzeko erabiltzen ziren moduko egurrezko gabarra bat izan da. Egurrez eginda eta hainbat boluntarioren lanari esker, itsasontzi historiko honek berriz ere zeharkatu ditu itsasadarreko uraren bideak. Hona hemen itsasontzia uretaratu zuten eguneko irudien bilduma.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!