Madalentxuek eta antolintxuek Plentziako San Antolin jaiak piztu dituzte

Hodei Torres · Ander Zarraga 2024ko abu. 29a, 10:07

Jendetza batu zen atzo Plentziako Ontziola plazan herriko San Antolin jaiei ongietorria egiteko. Ohiturari jarraituz, madalentxuak eta antolintxuak itsasadarretik heldu ziren, eta pregoia bota ostean, festei hasiera eman zien txupina jaurti zuten. Era berean, Plentziako Udalak hainbat neurri iragarri ditu egunotan sexu-erasoak saihesteko eta herriko kaleen garbitasuna bermatzeko.

Batetik, Udalak iragarri du irailaren 2ra bitartean ospatuko dituzten festetan, 688 756 072 telefonoa eman dute, erasorik izanez gero eguneko 24 orduetan arreta emateko. Horregaz batera, etxera bakarrik ez bueltatzeko laguntza-zerbitzua ere egongo da gauero Ontziola plazatik abiatuta; hau izango da horren ordutegia: abuztuak 28, 29 eta irailak 1, 2: 00:00etan eta 04:00etan; eta abuztuak 30 eta 31, 00:00etan eta 06:00etan. Halaber, jaietan zehar puntu morea ere egongo da udaletxearen ondoan.

Bestetik, herriko kaleetako higienea mantentzeko helburuagaz, Udalak jaietarako berariaz jarri dituen komunak adierazteko hainbat mapa jarri ditu hormetan eta etxebizitzen atarietan.

Azkenik, gogoratu dute lehiaketa gastronomikoetan, Play Back txapelketan eta mozorro-lehiaketan garrantzitsua dela herria garbi mantentzea. Hori dela eta, garbiketa guneak jarriko dituzte udaletxearen aldamenean eta Labastureko frontoiaren atzealdean; adiz, edukiontzi horira bota beharko diren hondakinak uzteko gunea futbito zelaian egongo da.

Puede ser una imagen de mapa y texto

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun