Aitor Bores 1998an atxilotu zuten, ETAren Araba komandoa sortu eta Espainiako Armadaren Arakako kuartelaren aurkako atentatua burutu zuelakoan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) preso sopeloztarra kolektiboz kanpo kokatu zuela zabaldu zuten 2010eko urrian hainbat hedabidek.