Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, 2010ean zazpi lagun atxilotu zituzten "ETAren nazioarteko frontea" osatzea egotzita. Besteak beste, Gabi Basañez 2011ko apirilaren 2an jarri zuten kalean, baldintzapeko askatasunak ezartzen duen ohiko egoeran.
Horri jarraiki, Gabi Basañez Ruiz algortarra, Walter Wendelin, Unai Vazquez Puente, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel Askapena erakunde internazionalistako kideak auziperatu zituzten; Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zituzten duela hilabete bi. Bakoitzarentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak; baita Askapena, Askapeña konpartsa, Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteak legez kanpo uztea ere.