Iñigo Martínez Zatón Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak joan den urriaren 26an aurkeztu zuen Uriarterentzako galdera. Idazkian gogorarazi zuenez, joan den urriaren 25ean, Sopelako Zipiriñe HLHIko gurasoen elkartea kalera irten zen berriro ere, "ikastetxean dagoen leku faltarentzat irtenbide bat eskatzeko". Matrikulak gora doaz, eta ikasturte honetan bigarren barrakoi bat prestatzear daude. "Aldarrikapen hori ez da berria" ekarri zuen gogora Martínezek, bere ustean gaiak "premiazko irtenbide bat" behar duela adierazita. Elkarrekin Podemosek ziurtatu du Hezkuntza Sailak legebiltzar-talde horri eman dizkion datuen arabera, Sopela BHIren zabaltzea 2018. urtearen amaierarako zegoela aurreikusita, "baina, hirigintza-arrazoiak direla eta, ez da posible izan. Zipiriñe HLHIk behar duen irtenbidea, ordea, ezin da gehiago atzeratu", adierazi dute.