Ekitaldiak Kurtzio Kultur Etxean egingo dituzte, Asteari amaiera ematekoa izan ezik. Honako hau da martxoaren 12ra bitarteko egitaraua:
Martxoak 6, barikua
- 19:30 Exit (larrialdikoa) antzerki-ikuskizuna, Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan.
Martxoak 7, zapatua
- 12:00 Dantza-pieza, eta ondoren “Ba ote du adina dantzak?” solasaldia. Sarrera doan.
- 17:00 Glassy film laburraren emanaldia eta emakumeei eta kirolari buruzko foroa. Sarrera doan.
Martxoak 8, domeka
- Greba orokorra. Adi herrian antolatzen diren ekintzei.
Martxoak 9, astelehena
- 19:00 Emakumea gerran hitzaldia Irene López Aguado historialariaren eskutik. Sarrera doan.
Martxoak 10, martitzena
- 19:00 Preparadas, listas… ¡ya! antzerki-ikuskizuna, El Terral Teatro konpainiaren eskutik. Sarrera doan.
Martxoak 11, eguaztena
- 19:30 Maite Redinen Argazkiak, hormonak eta Lexatina antzerki-ikuskizuna, Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan.
Martxoak 12, eguena
- 19:00 Xabi Aburruzagaren trikitixa-kontzertua, Itzartu Elkarteak antolatuta. Sarrera doan.
- 20:30 Emakumearen Astearen itxiera ekitaldia eta bideo-mappinga, Udaletxeko plazan.