Sanpedroez eta Larrabasterrako karmenez gain, Santa Marina eguneko ospakizuna ere geratu da bertan behera. Era berean, Udalekuak, Summer Campo eta Ingeles Topaketak ere ez dira egingo, jende asko biltzen den ekitaldien gainean Osasun Sailak emandako aholkuei jarraituz.
Ekainaren 29an (San Pedro) eta uztailaren 16an (Karmen) ekitaldi bana egingo du jai-batzordeak, koadrilakaz eta Udalaren Kultura Sailagaz elkarlanean. Gaineratu dutenez, "pandemiaren eboluzioak horretarako aukera ematen badu, udazkenean Sopelan eta Larrabasterran asteburu bat birprogramatzeko aukera" aztertzen dabil Udala. Hala balitz, San Pedro eta Karmen egunak egun horietara aldatuko lituzkete.