EH Bilduk "erabateko desadostasuna" adierazi du Sopelan agertutako pintaden aurrean

PSEren egoitzan agertutako pintadak. © PSE-EE

Sopelako EH Bilduk adierazpen bat plazaratu zuen bart gauean, maiatzaren 14an herrian agertutako pintadak direla eta. Izan ere, PSE-EEren Herriko Etxean ez ezik (herenegun argitaratu genuen bezala) bertako Batzokia eta San Pedro elizan ere agertu dira pintadak. "Mota honetako ekintzak lekuz kanpo daude, ez datoz bat ezkertiar eta independentistok hartutako bidearekin, eta gure estrategiatik kanpoko ekintzak dira", esan du koalizio abertzaleak.

"EH Bilduk, berriro ere, bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten du", azaldu dute adierazpenean. Gogorarazi dutenez, Patxi Ruiz presoak abiarazitako gose- eta egarri-grebaren testuinguruan egin dira: "Patxi Ruizen egoera, dena delako izanda, iraganekoa da eta gainditu beharrekoa, PNV, ERC, Junts per Catalunya, EH Bildu, Más País, CUP, BNG eta Compromís alderdi politikoek adierazi duten bezala, askatasunik gabeko pertsonen eskubide eskubideak errespetatzearen aldeko manifestuan".

Ildo horretatik, egindako pintadek eta antzeko ekintzek "bizikidetzaren bide horretan sakondu ahal izateko" ez dutela laguntzen azpimarratu du Sopelako EH Bilduk: "Bizikidetza eta normalizazio politikoaren alde lanean elkarrekin jarraitzeko borondatea eta konpromisoa berresten dugu, pertsona guztien eskubide guztien urraketak desagertu arte, preso politikoena barne".

Erlazionatuak

Pintadak agertu dira eskualdeko hainbat batzokitan eta PSE-EEren Sopelako egoitzan

Ezezagunek egindako pintadak agertu dira gaur Algortako, Berangoko eta Getxoko Andra Mari auzoko batzokietan, baita Sopelako PSE-EEren Herriko Etxe...
Sopelako Batzokian, PSEren egoitzan eta elizan egindako pintadak gaitzetsi ditu Udaleko Bozeramaileen Batzordeak

Sopela

PSE-EEren Herriko Etxean ez ezik (herenegun argitaratu genuen bezala), Sopelako Batzokian eta San Pedro elizan ere agertu dira Patxi Ruiz presoaren...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun