Kiribile elkarteko kideek azaldu dutenez, irteerak irauten duen bitartean, Sopelako eraztun berderako "estrategikoak" diren gune desberdinak bisitatuko eta proiektuaren nondik norakoak ere azalduko dituzte. Irteerak, gutxi gora behera 3 ordu iraungo ditu, eta amaiera udaletxeko plazan izango da, hamaiketako txiki bategaz.
