2024eko Sopela Pala Pro lehiaketan harmaila bete zuten, baina aurten are jende gehiago etorri da. "Jokalariek benetan gozatu dute, berriro ere izan direlako pilotariak", baieztatu du Aritza Goikoetxeak, pozarren. Bere ustez, aurtengoak erakutsi du pala bizirik dagoela eta jendeak ikusi gura duela.
Bestaldean, kirolaren atzetik dauden interesak kritikatu ditu: "Palak etorkizuna duela? Bai. Nola? Ez dakit. Baina honekin erakutsi dugu pala eramaten dutenek oso txarto egiten dutela kirol arloari dagokionez. Beren interesei erreparatuta oso pozik daude".
Hurrengo urtean berriro egin nahiko luketela adierazi du, baina palaren munduko egoera ikusita ezin dutela oraindino jakin. Hala ere, Gabonetan zerbait egiten ahaleginduko direla baieztatu du.
Hala, Sopelak argi erakutsi du palak eta pilotariek etorkizun oparo eta duina merezi dutela.
View this post on Instagram