Urdulizen ere, Gorlizen eta Plentzian legez, udaletxeko atarian geratu da PSE-EE, 26 botora. Ez dago jakiterik posta bidezkoen zenbaketak ezusterik ekar dezakeen alde horretatik, baina ekarriko balu galanta litzateke, sozialistek nori eta EAJri kenduko bailiokete zinegotzi bat, eta horregaz batera gehiengo absolutua. Hala izanda ere, noski, arazorik ez lukete izango jeltzaleek beste lau urtez agintzen jarraitzeko, kontrakoa baizik. Euskal Herrian lurrikara politikorik gertatu ezean behintzat.
- BOTO-KOPURUA: 2.426
- ABSTENTZIOA: %30,29
- EAJ: 1.111 (%46,47).
- EH Bildu: 756 (%31,62)
- Elkarrekin Podemos: 265 (%11,08)
- PSE-EE: 160 (%6,69)
- PP: 69 (%2,89)