Kuadrillek euren abileziak erakutsi dituzte Urdulizen futbolin-txapelketan

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 11a, 17:44

Urduliz jaietan murgilduta dago egunotan; joan den eguenean hasi zituzten festak landa inguruan eta, bertan, askotariko hamaika jarduerez gozatzeko aukera izan dute auzokideek aste-akabu honetan. Tartean, zapatuan, herri-bazkariaren aurretik gosea egin guran, kuadrillak futbolin-txapelketan murgildu ziren Aurten Bai taldearen eskutik. Zeinek sartu zituen gol gehien? Hona hemen norgehiagokak utzitako hainbat irudi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun