Gaur goizean, piketeak gauzatu ostean, kotxe karabana egin dute eta, horrez gain, elkarretaratzeak egin dituzte Barakaldoko Opel Karealde eta Ibaiauto kontzesionarioetan 10:30etik aurrera. Izan ere, horiek dira Stellantis taldearen barnean dauden marken kontzesionarietako batzuk. LABek adierazi duenez, "oraindino ere enpresak aurpegia erakutsi gabe jarraitzen du inongo bilerarik egin gabe enpresa-batzordeagaz".
Bestalde, urriaren 19an, eguenean, 09:30ean hasita Bilboko Kale Nagusiko 85. zenbakitik Bizkaia plazara manifestazioa egingo dute, eta han elkarretaratzea egingo dute jarraian SPRIn bilera egingo dutelako Industria Sailagaz batera.
%100eko jarraipena hirugarren greba egunean Mecaner enpresan.@StellantisES en itxikeria eta zitalkeriaren aurrean, Mecanerreko langileak borrokan#mecanersalbadezagun#borrokaeguna pic.twitter.com/a31vopYDMR
— LAB Eskumaldea (@LAB_eskumaldea) October 17, 2023