Urdulizko Mecaner, Ermuko Microdeko eta Laudioko Glavista lantegietako beharginek manifestazio bateratua egingo dute Bilbon

Nahia Martinez Gondra 2023ko aza. 27a, 15:48

Mecanerreko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabeteotan enpresaren itxierari aurre egiteko. © LAB

Manifestazioa bihar, martitzena, izango da eta 11:00etan abiatuko da Bilboko Kale Nagusiko 85. zenbakitik. Lanpostuen eta industria-ehunaren suntsiketari aurre egiteko asmoz, bat egingo dute hiru lantokietako langileek. Izan ere, hiru enpresa horietan hainbat kaleratze egin dituzte berriki, eta itxieraren mehatxua dute parez pare.

Pasa den barikuan, Mecaner enpresako langile batzordeak adierazi zuen enpresa ixteko erabakiaren aurrean, beharginek bideragarritasun-plan bat egiteko prozesua hasi dutela. Modu horretan, lantegia ikuspegi ekosozialetik birmoldatzeko eta automobilgintza sektorea egungo egoerara moldatzeko helburua dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun